Doneztebeko Sagardo Eguna ospatuko dute martxoaren 31n

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 28a, 09:22
Txutxin IbaƱezek girotuko du bazkalondoa.

Gazte Burrunbak antolatuta, poteoa, bazkaria eta Txutxin Ibañezen emanaldia izanen dute

Doneztebeko Sagardo Eguna antolatu du Gazte Burrunbak martxoaren 31n. Sagardo-poteoa eta bazkaria, Txutxin Ibañezen emanaldiarekin borobilduko dute.

 

Hasteko, larunbat eguerdian sagardo-poteoa eginen dute, Herriko Ostatutuik hasita. 14:30ean bazkaria izanen dute Herriko Ostatuan, honako menu honekin: fritoak, magra, ensalada, oilaskoa txilindron erara, postrea, kafea eta kopa. Burrunbako bazkide direnek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 25 euro.

Ondoren, 16:30ean Herriko Ostatuan Txutxin Ibañezen emanaldia izanen da eta seguro arratsaldea eta gaua luze joanen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun