Ni ta punto!
Ordu beteko kontakizun ilustratu horrek zenbait istorioren kontaketa du ardatz. Bai hizkuntza bai eta mezua ere gertutik zainduz, sexu, arraza edo baldintza sozialak bultzaturiko bazterkeriaren aurka egitea eta herritarren kontzientzian eragitea du helburu.
Istorio horietako batek, zehazki, emakumeen gobernatzeko ahalmenaz dihardu. Erdi Aroko ipuin batean historikoki gizonezkoek bete izan dituzten rolak emakumeek betetzen dituztela da kontagai. Horrela hainbat dira gogoeta sustatzeko bultzatzen diren galderak: 'zer gertatuko litzateke arranoa oiloen artean hazten badugu?' gisakoak.
Bertze kontaketa batean, berriz, amodioaren izenean bakoitzak bere buruari jartzen dizkion zentsurak islatzen dira. Badago, halaber, plazerra eta askatasun sexuala aldarrikatzen duen istorio bat, neska baten ikuspegitik kontatua dena.