Lehiaketan ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa (gehienez ere 20 puntu); ostalaritzan izan duen esperientzia (gehienez 15 puntu); herritarra izatea (gehienez 15 puntu); taberna, hostal edo jatetxe zerbitzuez gain eskainiko dituen zerbitzu osagarriak (asko jota 10 puntu); ostaturako proposatzen diren kultur ekintzak (10 puntu) eta lizitatzailea langabezian egotea (5 puntu) baloratuko dira. Era berean, behin-behineko fidantza 1.000 eurokoa izanen da. Xehetasun gehiago biltzen dituen baldintzen agiria, bai udal idazkaritzan bai eta www.zubieta.eus web orrian ere, interesdunen eskura dago.