Sunbillako Asteburu Kulturala ekitaldiz betea dator aurten ere

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 21a, 11:41
Igandean eginen dute artisau feriaren hamekagarren edizioa.

Artisau Feriaren eta gazta lehiaketaren hamaikagarren edizioa eginen dituzte igandean

Martxoko azken asteburuan eginen da berriz ere Sunbillako Asteburu Kulturala. Ekitaldiz gainezka dator eta igandean, artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamaikagarren edizioak beteko dituzte.

 

ORTZIRALEA, MARTXOAK 23

16:00-19:30 haurrentzako puzgarriak ‘Espectáculos Colorín’ taldearen eskutik. Tartean berendua izanen da.

19:30 ‘Ganberroak’ izeneko monologoa Ulibeltzak elkartean.

Ondotik afari autogestionatua eta ‘Sorpresa sorpresa’ Ulibeltzak Elkartean.

 

LARUNBATA, MARTXOAK 24

08:30 Mendi ibilaldia oinez edo bizikletaz Suspirora (Plazan elkartuko dira). Bertan goaria eginen dute

11:00-13:30 puzgarriak.

14:00  Bazkaria Ulibeltzak elkartean. 

16:00-19:30 puzgarriak eta berendua.

17:00 mus eta txintxon txapelketaren finalak Ulibeltzak elkartea. Ondotik, gurpil gaineko poteoa.

Ortzirale eta larunbateko puzgarriak plazan edo frontoian jarriko dira, eguraldiaren arabera.

 

IGANDEA, MARTXOAK 25

10:00-14:00 XI. Artisau feria eta gazta lehiaketa.

11:30 herriko dantzarien emanaldia.

14:00 bazkaria Ulibeltzak elkartean.

16:30-19:00 Artisau feria.

19:30 Gazta lehiaketako sari banaketa, gazta erdien zozketa eta zare eder baten zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun