Nesken arteko txapelketa Esther Iriarte eta Alazne Aizpuruk irabazi zuten, Maria Larretxea eta Maider Goñi menderatuta (30-22). Gizonezkoen garaipena, aldiz, Andoni San Martin eta Aritz Juaneneak lortu zuten, Mikel Arregi eta Igor Arregiri 30-23ko aldearekin irabazita. Goizean, aldiz, hirugarren eta laugarren postuak jokatu zituzten. Maite Iriarte eta Miren Arretxeak irabazi zuten Oihana Mitxelena eta Nerea Telletxearen aurka (30-13). Gizonetan, Iñaki Oskoz eta Patxi Sarratea izan ziren hirugarren, Mikel Goñi eta Joseba Telletxea mendean hartuta (30-26).