Iaz jaiotako umeei ongietorria eginen diete Donezteben martxoaren 18an

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 16a, 12:06

Ohiturari eutsiz, zuhaitz bana landatuko dute Bordablanka inguruan igande goizean 

2017. urtean jaiotako umeei ongi etorria emanen die Doneztebeko herriak martxoaren 18an. Tradizioa jarraituz, aurreko urtean jaiotako txikiek Bordablankan zuhaitz bana landatuko dute (guraso, anai-arrebek eta atautxi eta amatxik lagunduta). Aurten 18 haritz landatuko dituzte, Donezteben ume kopuru hori jaio baitzen iaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun