Martxoaren 8ko ekitaldiekin hasiak dira Donezteben ere

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 8a, 11:26

Elkarretaratzea eta flashmove polit bat egin dute

Martxoaren 8ak, auzolanez prestatutako egunak, aurten ere, egitarau zabala du Doneztebe aldean, Aste Morearen baitan. Mendaur institutuko DBHeko ikasleek Lilatoia korritu dute eta Flashmove polit bat egin dute Santa Luzia plazan. Akitzeko, Prebentzio Batzordeko kideek komunikatua irakurri dute. San Miguel ikastetxeko lehendabiziko zikloko ikasle eta irakasleek goizeko ekimen honekin bat egin dute eta karriketara aterako dira, kazerolada eginez eskoletako biribilgunetik aterata.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun