Egitarauari dagokionez martxoaren 8rako (ortzegunerako) honako hau prestatu da: DBHeko ikasleek goizeko 10etan Lilatoia korrituko dute Doneztebeko karriken zehar, ondoren, Flashmove polit bat Santa Luzia plazan eginen dute. Akitzeko, Prebentzio Batzordeko kideek komunikatua irakurriko dute. San Miguel ikastetxeko lehendabiziko zikloko ikasle eta irakasleek goizeko ekimen honekin bat eginen dute eta karriketara aterako dira, kazerolada eginez eskoletako biribilgunetik aterata. Honetaz gai, bi ikastetxetan lanketak eginen dituzte: antzerki tailerra, pelikula proiekzioa…
13:00etan bazkari autogestionatua eginen dute Herrigunean.
11:00etatik 15:00etara bertako irakasle batzuk lanuztea burutuko dute (Mugimendu Feministek antolatutako grebarekin bat eginda).
Arratsaldeko 6:30ean, zinema aretoan, Firin Farandula bertako antzerki taldeak Emakumearen Egunerako emanaldi berezia eskainiko du.
Martxoaren 10ean (larunbatean), arratsaldeko 6:30ean eta Eliza Atarian Mendi abesbatzako kideak (helduak eta txikiak) emanaldi xaloa eskainiko dute. Ondoren, kalejira poteo morea eginen dute
Martxoaren 11n (igandean), arratsaldeko 19:00etan eta zinema aretoan, Bakean dagoena bakean utzi emanaldia izanen da. Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik bukaera emanen diote aurtengo ospakizunari.