2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen duten pertsona guztien artean euskaraz aritzeko deia eginen da.
11 egun horietan zehar hiztunek bi rol hartzen ahalko dituzte:
- Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz eginen dio pertsona horrek, hark gazteleraz erantzunda ere. Ezezagunei lehen hitza euskaraz eginen die.
- Belarriprest: Euskara ulertzen duen pertsona da. Pertsona hauek nahi dute haiei euskaraz egitea, nahiz eta gazteleraz erantzun dezaketen.
Euskaraldiaren bidez zer lortu nahi da?
- Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
- Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
- Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren erabakia eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
- Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.
Informazio gehiago: https://euskaraldia.eus/