8.000 auto joan ziren iaz Leurtzako urtegietara

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 2a, 13:45
24.000 bisitari inguru hartu zituen iaz Leurtza inguruak.

Ez zuen euri aunitzik egin eta horrek 24.000 bisitari inguru erakarri zituen 

Aurreko urteko uda sasoia eguraldi onarekin joan zen, ez zuen euri aunitzik egin eta erran beharrik ez dago horrek Leurtzako urtegietara etortzen diren bisitarien kopurua handitu egiten duela. Horrela bada, iaz 8.000 ko­txe inguru igo zirela diote datuek. Horrek erran nahi du 24.000 bisitari izan genituela natur ingurune horretan. 

 

Bisitari gehienak ez dira hain urrutikoak izaten, baina egia da oporretara datorren jendeak normalean ez diola hutsik egiten bertako bisitari, eta azkenean bazter guztietako jendea biltzen da bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun