«Bertan Malerrekan zerbattere antolatzeko eta gure pentsamenduei irteera emateko aukera izango dugu! Animatu eta etorri gure bailaran emakume mugimendua bultzatzera!», diote deialdian.
Malerrekako Gazte Asanbladak deitu du larunbat goizeko 11etan Herriko Ostatuan
Aurten ere heldu da martxoaren 8a, eta honen harira eskualdeko talde feministek hainbertze ekitaldi prestatu dituzte. Malerrekako Gazte Asanbladak ere Malerreka aldean zerbait sortzeko gogo eta ezinegona dutenei deialdia egin die larunbat honetan, martxoak 3, Doneztebeko herriko ostatuan, goizeko hamekatan antolatuko den bilerara joateko.
«Bertan Malerrekan zerbattere antolatzeko eta gure pentsamenduei irteera emateko aukera izango dugu! Animatu eta etorri gure bailaran emakume mugimendua bultzatzera!», diote deialdian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.