Gaueko ibilaldi gidaturako, larunbatean 19:30ean elkartuko dira Beintzako aterpetxean eta 20:00etan abiatuko da hiru ordu eta erdi inguruko ibilaldia: Beintza-Labaien-Pagoeta-Saldias-Aieleta-Beintza (10,950 km).
Izen-ematea Baztan-Bidasoa Turismoan egin daiteke martxoaren 8ra bitarte (info@baztan-bidasoa.com edo 948 592323), 7 euro ordainduta.
Lan Gaua Bidasoako Kontrabandistak (KB) proiektuaren egitasmoa da, urtero gaueko ibilaldi baten bidez kontrabandista ohien testigantza eta bizipenak jasotzea du helburu. Aurtengoan Saldiasko Periko Urrutia ‘Koxkorro’-ren testigantza jasoko dute Argiñenea bere etxe atarian. Perikok 89 urte ditu eta hainbat urtez bere herriko alkatea izan da.
Baztan-Bidasoa Turismoa eta Beintza-Labaiengo eta Saldiasko Udalen laguntza izanen du aurten.