Askin Haur Eskolak aurrematrikula egiteko epea zabalduko du martxoaren 1etik 15era

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 28a, 07:16
Martxoaren 1etik 15era irekiko dute matrikula kanpaina.

Martxoaren 3an ate irekien jardunaldia eginen dute Donezteben 

Ikasturte hasiera prestatzen hasi dira Doneztebeko Askin Haur Eskolan, eta martxoaren 1etik 15era eskaerak egiteko aukera izanen da eskolan edota Udaletxean. Epe horren barrenean, dokumentazioa udal bulegoetan aurkeztu beharko da. Haurrak jardunaldi osoan edo erdian matrikulatzen ahalko dira. 

 

Haur Eskola eta bere proiektua bertatik bertara ezagutzeko ate irekien jardunaldia eginen dute martxoaren 3an, larunbatean 10:00etatik 12:00etara. Egun horretan, eguneroko martxa, txokoak eta jangela zerbitzua ezagutzeko aukera izanen dute. Azken hori haur eskolako altxorretako bat da, sukalde propioa baitu eta etxe­ko menua eskaintzen dute.

Aurrematrikula egin eta gero, erreklamazioetarako maiatzaren 4tik 11ra bitarteko epea zabalduko dute. Behin-behineko zerrendak maia­tzaren 21ean ezagutaraziko dituzte. Matrikulazioa egiteko epea, be­rriz, maiatzaren 21etik 25era izanen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udale­ko web orrian, askinhaurreskola@gmail.com  helbidean edota ondorengo telefono zenbakian eskuratzen ahal da: 683 151868.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun