Ondotik, kultura demokratikoa eta erabakitzeko eskubidean sakontzea helburu duen talde horrek, «herri bat garelako eta erabakitzeko eskubidea dugulako» maiatzaren 6an paratuko ditu hautesontziak mahaietan, herriko plazetan eta herritar guztien esku, «etorkizunean zer nolako nahi dugun herria eraikitzeko».
Horrela bada, Malerrekan eta Bertizaranan eta bertze 18 herri eta eskualdetan ere, 111.000 lagunek herri galdeketaren olatuaren parte izateko aukera izanen dute, orain arte parte hartu duten 760.000 herritarrekin bat eginez. Informazio gehiago edota zehatzagoa nahi izatekotan, Twitter (@AunitzEskuetan), Facebook (Gure Esku Dago Malerreka) edota Instagram (Aunitz_eskuetan) bidez eskura daiteke.
Taldeak parte hartzeko deia egin du. Horretarako, etxez etxe esku-orriak banatzen ere hasiak dira.
Frontenis txapelketako finalak eta bertsoa-afari desafioa martxoaren 17an
Herri galdeketa girotzen joateko frontenis txapelketa ere abiatu du Aunitz eskuetan taldeak. Denera 44 bikotek eman dute izena, 31 mutilenak eta 13 neskenak. Martxoaren 10ean finalerdiak jokatuko dituzte eta martxoaren 17an, final nagusiak (17:00etan emakumezkoena eta 18:15ean gizonezkoena) eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagokak (11:00etan emakumezkoena eta 12:00etan gizonezkoena), Donezteben.
Finalen ondotik sari banaketa eta triki-poteoa eginen dute herrian zehar. 21:00etan Bertso-afari desafioa Arantzoko elkartean, Malerreka (Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu eta Egoitz Gorosterrazu) eta Baztango (Amaia Elizagoien, Bittor Elizagoien eta Xabi Maia Donpi) bertsolarien artean. Afarirako apuntattzeko epea martxoaren 15ean akituko da Titi ostatuan.