Errekako Salaberria eta Mariezkurrena nagusitu dira Malerrekako eskuz binako txapelketako elite mailako finalean

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 26a, 07:22
Finaletako protagonistas, antolatzaile eta laguntzaileekin, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan atariak banatu ondotik.

Jubenil mailan, Goizuetako Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxea goizuetarrek irabazi zuten

Otsailaren 24an jokatu dituzte Sunbillan eta Donezteben Erreka elkarteak hamaseigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak. Elite mailan, Errekako Ikes Salaberria goizuetarra eta Mariezkurrena II.a gailendu ziren. Jubenil mailan ere bertze bi goizuetar nagusitu ziren: Aizkorbe eta Apezetxea. Final gehienak nahiko garbi erabaki ziren, baina bigarren mailako seniorretan tantu bakarrarengatik irabazi zieten Artola eta Irazustabarrenak Errekako Telletxeari eta Buruzgaingo Gaskueri. Zazpi kategoriatan banatutako 188 bikote aritu dira txapelketan.

Finalak larunbatean

 

Otsailaren 24an jokatu ziren finalak. Ttikienak Sunbillan aritu ziren eta lau kategoria nagusietakoak Donezteben.

 

• Benjaminak:

Artetxe eta Iturralde (Ilunpe), 8 -Gaztañaga eta Beroz (Andoain), 18.

• Alebinak: 

Etxeberria (Eple) eta Ibarluzea (Urretxu), 18 -Otaegi eta Zarrabeitia (Txapagain), 12.

Infantilak: 

Illarregi eta Mikelarena (Erreka), 2 - Amiano eta Orbegozo (Añorga), 18.

• Kadeteak:

Peso eta Petite II.a (Barberito I), 7 -De la Fuente eta Ibañez (Esteribar), 18

• Jubenilak: 

Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona), 18 - Garcia eta Minguez (Najerino), 6.

• Bigarren mailako seniorrak:

Artola eta Irazustabarrena (Intxurre), 22 - Telletxea (Erreka) eta Gaskue (Buruzgain), 21

• Senior elite: 

Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka), 14 -Salaberria eta Mariezkurrena II (Erreka), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun