Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 23a, 11:41

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere.

Martxoaren 10ean joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 10ean, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan  abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik  Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  

 

Ondotik, etxera itzultzeko autobusa Xabierren egonen da. Titi ostatuan apuntatu behar da edo 948 450271 telefonora deituz: Errekako bazkideek 20 euro ordainduko dute eta ez direnek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun