Malerrekako eskuz binako txapelketaren finalak larunbatean jokatuko dituzte Sunbillan eta Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 21a, 07:03

Errekako Iker Salaberria Goizuetarra eta Gorriti aurrez aurre izanen dira aurten ere elite mailako finalean.

Senior elite mailan lau finalistetatik hiru Errekako pilotariak izanen dira

Zazpi kategoriatan banatutako 188 bikote hasi ziren Doneztebeko Erreka elkarteak hamaseigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan eta horietatik hamalauk lortu dute otsailaren 24an, larunbatean 09:30etik aitzinera Donezteben (kadete, jubenil, bigarren mailako seniorrak eta elite) eta Sunbillan (hiru kategoria ttikienak, benjaminak, alebinak eta infantilak) jokatuko diren finaletarako txartela.

 

Azken finalerdiak, bigarren mailako senior kategorikoak, otsailaren 20an, asteartean jokatu zituzten Donezteben.

Artola eta Irazustabarrena (Aloñamendi), 22 – Anguita (Erreka) eta Zuasti (Paz de Ziganda), 11.

Santamaria (Buruzgain) eta Cordon I.a (Oberena), 18 – Telletxea (Erreka) eta Gaskue (Buruzgain), 22

 

Finalak larunbatean

Gauzak honela, erabaki dira otsailaren 24an, larunbatean jokatuko dituzten finaletako protagonistak. Ttikienak Sunbillan ariko dira eta lau kategoria nagusietakoak Donezteben.

Ttikienak Sunbillan, larunbatean 09:30ean hasita

• Benjaminak:

Artetxe eta Iturralde (Ilunpe)-Gaztañaga eta Beroiz (Andoain).

• Alebinak: 

Etxeberria (Eple) eta Ibarluzea (Urretxu)-Otaegi eta Zarrabeitia (Txapagain).

• Infantilak: 

Illarregi eta Mikelarena (Erreka)-Amiano eta Orbegozo (Añorga).

 

Bertzeak Donezteben, larunbatean 09:30ean hasita

• Kadeteak:

Peso eta Petite II.a (Barberito I)-De la Fuente eta Ibañez (Esteribar).

• Jubenilak: 

Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona)-Garcia eta Minguez (Najerino).

• Bigarren mailako seniorrak

Artola eta Irazustabarrena (Aloñamendi) - Telletxea (Erreka) eta Gaskue (Buruzgain)

• Senior elite: 

Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka)-Salaberria eta Mariezkurrena II (Erreka).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun