Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako, Ingurumenerako eta Toki Administraziorako kontseilaria den Isabel Elizalde kontseilaria, Babes Zibileko arduradunak baita Nafarroako Ingurumen Kudeaketako teknikariak bertaratuko dira. Aurkezpena osatzeko, eta herritarrek plan hau eskura izateko, Udalak azalpen eta aholkuekin argitaratutako eskuorria etxe guztietara igorriko du.
Eskuorri informatiboa banatuko da
Aurkezpenaren ondotik, plana herritar guztiengana zabaltzeko, eskuorri bat argitaratu eta etxe guztietara igorriko du Doneztebeko Udalak. Eskuorriak dakarren informazioa arretaz jarraitzeko eskatu die udalak herritarrei, eta balizko uholdeak daudenean eskura eta erabilgarri izateko. Bi hizkuntzatan argitaratu dute eta herriak nolako uholde arriskuak dituen ageri da; planaren nondik norakoak ere azaltzen dira, baita larrialdi egoeretan, herritarrek zer egin behar duten ere.