Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan bigarren mailako seniorren finalerdiak otsailaren 19an jokatuko dituzte azkenean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 17a, 10:00

Asteleheneko partiden ondotik, erabakiak geldituko dira otsailaren 24ko finalista guztiak 

Zazpi kategoriatan banatutako 188 bikote hasi ziren Doneztebeko Erreka elkarteak hamaseigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 24an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Sei kategorietako finalistak zein izanen diren jakina da eta otsailaren 19an, astelehenean Donezteben jokatuko dituzten azken finalerdien ondotik, jakinen dira bigarren mailako senior kategoriakoen finalistak ere. Berez asteazkenean jokatzekoak zituzten finalerdiak, baina hezetasunarengatik gibeleratu zituzten.

 

Otsailaren 19an, bigarren mailako seniorren finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, astelehen arratsaldeko 7etan hasita:

Santamaria eta Oskoz (Buruzgain)–Telletxea (Erreka) eta Gaskue (Buruzgain)

Biain eta Irazustabarrena (Aloñamendi)–Anguita (Erreka) eta Garmendia (Lapke)

 

Finalak otsailaren 24an Sunbillan eta Donezteben

Azken finalerdi horien emaitzaren esperoan, otsailaren 24an Sunbillan eta Donezteben jokatuko diren finaletako protagonistak zein izanen diren jakina da. Sunbillan hiru kategoria ttikienetako finalak jokatuko dituzte, igandean 09:30etik aitzinera:

Benjaminak

Artetxe eta Iturralde (Ilunpe)-Gaztañaga eta Beroiz (Andoain)

Alebinak

Etxeberria (Eple) eta Ibarluzea (Urretxu)-Otaegi eta Zarrabeitia (Txapagain)

Infantilak

Illarregi eta Mikelarena (Erreka)-Amiano eta Orbegozo (Añorga)

 

Donezteben, berriz, lau kategoria handienetakoak jokatuko dituzte:

Kadeteak

Peso eta Petite II.a (Barberito I)-De la Fuente eta Ibañez (Esteribar).

Jubenilak

Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona)-Garcia eta Minguez (Najerino).

Bigarren mailako seniorrak

Otsailaren 19an jokatuko diren finalerdietako irabazleak.

Senior elite

Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka)-Salaberria eta Mariezkurrena II (Erreka).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun