Ion Amico eta Txori Amico (Ion Barbarin eta Txori Garcia) keinu eta mugimenduaz betetako ikuskizun honetan murgilduko dira. Emanaldi hau adin guztietako gazteentzat egina da (5 urte 105 urte bitartekoentzat). Musika eta umorez, bi pertsonaia bitxi hauek opor bereziak pasako dituzte: surfistak, begirale, boxealariak, arrantzale edo igeriketa sinkronizatua egiten dituzten erreginak bilakatuko dira. Sarrera debalde izanen da.