Inauteriak ospatuko dituzte larunbat honetan Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 14a, 10:20

Goizean, mozorrotuta, herrian ibiliko dira eta arratsaldean baserrietara eginen dute bisita. Horrez gain, haurrendako jokoak eta txokolatada eskainiko dituzte eta eguna borobiltzeko, gauean, triki-bertso-afaria eginen dute Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsolariekin eta Aurtizko Oihana eta Oihana musikariek alaituta.

Hau izanen da egitarau zehatza:

-10:00etan mozorrotuta frontoian bilduko dira. Ondotik, Oihana eta Oihanaren musikaren laguntzarkein herrian barna ibiliko dira.-Arratsaldean, baserrietan ibiliko dira.-16:00etan haurrendako jokoak eta txokolatada eskainiko dituzte frontoian.-Gauean, triki-bertso afaria eginen dute Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsolariekin eta Oihana eta Oihana trikilari eta panderojoleek alaituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun