Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan kategoria ttikienetako finalistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 13a, 07:28
Finaletako protagonista gehienak erabaki dira dagoeneko. Asteazkenean, bigarren mailako seniorren txanda izanen da.

Bigarren mailako seniorren finalerdiak, berriz, otsailaren 14an, asteazkenean jokatuko dituzte 

Zazpi kategoriatan banatutako 188 bikote hasi ziren Doneztebeko Erreka elkarteak hamaseigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 24an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Jubeniletatik benjaminak bitarteko kategorietako final erdiak igandean jokatu dituzte: jubenilak eta kadeteak Donezteben; infantilak, alebinak eta benjaminak Sunbillan. Asteazkenean, otsailak 14, bigarren mailako seniorren txanda izanen da Donezteben.

 

Donezteben jubenilak, kadeteak eta infantilak

Jubenilak

Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona), 18 - Ferarios eta Uranga (Izarra), 7

Garcia eta Minguez (Najerino), 18 - Bobadlla eta Iñigo (Barberito I), 8

 

Kadeteak

Peso eta Petite II (Barberito I), 18 - Aranburu eta Elgarresta (Oiarpe), 2

Amiano (Añorga) eta Azpiroz (Esteribar), 16 - De la Fuente eta Ibañez (Esteribar), 18

 

Infantilak

Illarregi eta Mikelarena (Erreka), 18 - Barandiaran eta Telleria (Zegama), 13

Amiano eta Orbegozo (Añorga), 18 - Goikoetxea (Eple) eta Garcia (Lapke), 9

 

 

 

Alebinak eta benjaminak Sunbillan

Alebinak

Etxeberria (Eple) eta Ibarluzea (Urretxu), 18 - Otaegi eta Bidezabal (Ilunpe), 3

Olave eta Iruzubieta (Barberito I), 7 - Otaegi eta Zarrabeitia (Txapagain), 18

 

Benjaminak

Otxandorena eta Bereau (Arkupe), 14 - Artetxe eta Iturralde (Ilunpe), 18

Gaztañaga eta Beroiz (Andoain), 18 - Jimenez eta Gimenez (Erreka), 14

 

Bigarren mailako seniorren finalerdiak asteazkenean Donezteben

Otsailaren 14an, bigarren mailako seniorren finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, asteazken arratsaldeko 7etan hasita:

Santamaria eta Oskoz (Buruzgain) – Telletxea (Erreka) eta Gaskue (Buruzgain)

Biain eta Irazustabarrena (Aloñamendi) – Anguita (Erreka) eta Garmendia (Lapke)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun