Bezperan, mandarra eta zapela jantzirik, puskak bilduz hasi zuten eguna. 120 lagun bildu ziren bazkarian eta ondotik, 300 piraten abordatzea izan zen ikusgai, herria hartu zutelarik. Afariarekin akitu zuten eguna.
20 orga baino gehiagok egin zuten desfilea ikustera jende anitz joan zen
Ortzegunerako, puska biltze eta afariekin, mugimendua antzematen hasia zen herrian, baina igandeko orgak bereziki ikusgarriak izan ziren. Batzuen hilabeteko lanak, eta bertzeen azken orduko mozorro originalek karrikak kolorez bete zituzten Donezteben. 20 orga baino gehiago ibili ziren desfilean, eta jendeak ikusmiraz erreparatu zien. Desfilearen ondoren, dantzak ikusi eta txokolate beroa dastatzeko aukera izan zuten.
Bezperan, mandarra eta zapela jantzirik, puskak bilduz hasi zuten eguna. 120 lagun bildu ziren bazkarian eta ondotik, 300 piraten abordatzea izan zen ikusgai, herria hartu zutelarik. Afariarekin akitu zuten eguna.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.