Tadeo Jones 2, 'El Secreto del Rey Midas' filma izanen da ikusgai Donezteben, otsailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 8a, 06:55
Inauteri biharamunean zinema izanen dute Donezteben

Igandean 16:30ean eskainiko dute eta euro bat ordaindu beharko da

Erreka guraso elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, Tadeo Jones 2, 'El Secreto del Rey Midas' filma eskainiko du otsailaren 11n, inauteri biharamunean. 16:30ean izanen da saioa eta euro bat ordaindu beharko da. Elkarbizitza arauak errespetatzeko deia ere egin dute antolatzaileek, arauak ez betetzeak zinetik kanporatua izatea suposa dezakeela gogoraraziz.

 

Sipnosia

Enrique Gatoren zuzendaritzapean eginiko animazio eta abenturez hornitutako filma da 'El Secreto del rey Midas'. Tadeo Jones, Sara Lavroff arkeologoaren aurkikuntza zela eta, Las Vegasera joan zela du kontagai. Aurkituriko papiroak Midasen Lepokoa izan badela islatzen du. Midas erregeak ukitutako gauza guztiak urre bihurtzeko gaitasuna zuen. Horrela bada, aberats batek Sara bahituko du, aberastasuna bereganatzeko. Belzoni laguna eta Jeff txakurra lagun, Tadeok Sararen bila joko du, munduan barna lagun aunitz eginen dituelarik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun