Inauteriak asteburu honetan ospatuko dituzte Urrozen ere

Jaione Ariztegi 2018ko ots. 7a, 06:30

Argazkiko neskak-mutiko cuadrilla gaur egun baserriz baserri ibiltzen da Urrozen.

Ortziraleko afariarekin hasiko diren arren, larunbata izanen da egun handia 

Ailegatu da inauterien data bertze urte batez Urrozera ere, eta dagoeneko bakoitzak prest-prest du bere mozorroa. Ortziraleko afariarekin hasiko dira inauteriak, baina larunbata izanen da egunik handiena. 

 

Urtero bezala, haurrak etxez etxe ibiliko dira herrian eta gazteak karrora igo eta baserrietan barrena bapo jan eta edanez igaroko dute eguna, herria kolorez eta umorez beteko dutelarik. Horrez gain, karroan ibili ez direnentzat afaria izanen da Herriko Ostatuan, eta gazteak buelta akitzerakoan denek bertan eginen dute topo. Afalondoan musikaren doinupean dantzan eta kantuan ibiltzeko aukera izanen dute eta segur aski aunitzendako igandean akituko dira inauteriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun