Egun euritsua kantuz bete zuten larunbatean, hilaren 3an, Sunbillan. Eguraldia ez zen oztopo izan, eta argazkian ikusten den bezala, kuadrilla ederra bildu zen kantuak kantatzeko. Agerralderen akordeoia, Iñaki Muruaren filarmonika, Igor Arruabarrenaren gitarra eta Aitor Ibarraren tronpeta hotsa izan zuten lagun. Eliza atarian hasi, Fonda ostatuan barna ibili eta Bustitzen bukatu zuten ibilbidea. Azken geltokian pintxoak dastatu eta zintzurrak bustitzeko aukera izan zuten. Hemendik eskerrak bidali nahi izan dizkiete, bai antolakuntzari, baita parte-hartzaileei ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.