Bi magra eta bildotsa zozketatu zituzten Sunbillako inauterietan

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 2a, 15:42

Ezkerretik hasita Xabier, Marialen eta Aaron, magrak eta bildotsa eskuartean dituztela

Urtero bezala, aurten ere, inauterietako zozketa egin zuten Sunbillan. Halere, aurtengoan ez da txerririk zozketatu. Horren ordez, bi magra zozketatu ziren. Urtetik urtera indar handiagoa du zozketak, eta horren lekuko da eginiko boleto guztiak saldu izana (9.000 zenbaki zehazki). Irabazleak Hondarribiko Xalbador Gonzalez (magra bat), Urtasungo Marialen (bertze magra) eta Elizondoko Aaron Altzugarai (bildotsa) izan ziren. Zorionak hirukote eta eskerrak aunitz parte-hartzaile guztiei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun