Errekako pilotariek jokatuko dute Malerrekako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketa senior elite mailako finala

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 1a, 14:45

Iker Salaberria goizuetarrak berriz ere Gorriti izanen du arerio elite mailako finalean.

Iker Salaberria aurrelari goizuetarra eta Gorriti berriz ere arerio izanen dira, bikotekideak aldatuta

Zazpi kategoriatan banatutako 188 bikote hasi dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamaseigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 24an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Seniorretan, elite mailako finalerdiak jokatu zituzten ilbeltzaren 31n Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta beraz, lehen finalistak zein izanen diren jakina da.

 

Elite seniorrek finalerdiak

Zubiria eta Altuna (Zazpiturri) , 15 – Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka), 22

Salaberria eta Mariezkurrena II (Erreka), 22 – Barbarejo eta Mina (Paz de Ziganda), 13

Beraz, Errekako hiru pilotari izanen dira finalean eta horietatik bi joan den urtean ere finalista izan ziren: Goizuetako Iker Salaberria aurrelaria eta Gorriti atzelaria. Iaz Gorriti nagusitu zen, Elorrioko Azpirirekin bikote eginez. Salaberria Tolosako Arratibelekin aritu zen iaz eta aurten Mariezkurrna II.a izanen du lagun gibeleko koadroetan.

 

Bigarren mailako jardunaldia

Bigarren mailako seniorrek ere jardunaldia jokatu zuten asteazken arratsaldean Sunbillako pilotalekuan

Ugalde (Oiarpe) eta Balerdi (Olalde), 13 – Santamaria eta Oskoz (Buruzgain), 22

Azkoitia eta Oteiza (Azkoitia), 16 – Telletxea (Erreka) eta Gaskue (Buruzgain), 22

Biain eta Irazustabarrena (Aloñamendi), 22 – Baztarrika (Lapke) eta Azkarragaurizar, 22

Zubeldia eta Murua (Intxurre), 11 – Anguita (Erreka) eta Garmendia (Lapke), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun