Oinarriak
Argazkiak argitaratugabeak izanen dira eta lehiaketako parte-hartzailea izanen da egile bakarra. Hortaz, ez dira aurretik beste lehiaketa batean saritutako argazkiak izanen eta lanak parte-hartzailearenak soilik izanen dira. Epaimahaiak sariak erabaki eta gero, goian azaldutako betebeharra ez dela betetzen ikusten bada, arau-hauslea lehiaketatik kanpo geratuko da.
Argazkiak paper normalean (3) eta kolorezkoak izanen dira, DIN A4 tamaina izan beharko dute eta apaindu gabe aurkeztuko dira; hots: marko, passe-partout, edo kristalik gabe. Bestalde, argazkiek ez dute izanen egilea ezagutzera eman dezakeen daturik.
Hori horrela, gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira. Barnean argazkiak eta bigarren gutun-azal bat sartuko direlarik. Bigarren gutunazalean parte-hartzailearen datu pertsonalak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Irabazleek, jakinarazpen ofiziala jaso eta 3 eguneko epean, argazki irabazleen kopia digitala bidaliko dituzte.
Era berean, argazki guztiak Udalaren Web orrian erakutsiko dira, eta beregan hartuko du horien jabetza. Saritutako argazkiak Udalarenak izanen dira baita horien gaineko eskubide guztiak ere.
Sariketa
Sunbillako Udalako alkatesa, zinegotzi bat, Ulibeltzak Elkarteko Lehendakaria eta iñauteriak antolatzen dituen gazteen ordezkari bat eta Udalako idazkariak, akta eginen duena, osatuko dute epaimahaia eta aurkezteko epea bukatu eta hurrengo astean erabakiko du irabazlea zein den. Erabakia apelaezina izanen da. Udalaren Web orrian sariduna nor den zabalduko da. Saritutako egileei telefonoz jakinaraziko zaie.