Donamarian ere inauteriak ospatuko dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 1a, 06:45
Haur eta gurasoen karrozak eta mozorroak larunbat arratsaldean ikusiko dira Donamarian.

Ortziralean eta larunbatean gazteak auzoz auzo ibiliko dira eta larunbat arratsaldean haurrak eta gurasoak ere elkartuko zaizkie 

Donamarian ere inauteriak ospatuko dituzte asteburu honetan, ortziralean eta larunbatean. Ortziralean gazteak ibiliko dira eskean eta larunbatean eskolako haurrak eta gurasoak ere elkartuko zaizkie.

 

ORTZIRALA, OTSAILAK 2

Herriko gazteak auzoetan barna ibiliko dira eskean mozorrotuta. Otorduak Iratxo ostatuan egingo dituzte.

 

LARUNBATA, OTSAILAK 3

Goizean gazteak Iratxon elkartuko dira gosaltzeko. Ondoren, auzoz auzo ibiliko dira eskean. Bazkaldu ondotik herrian ibiliko dira eskean.

Arratsaldeko 16:00ak aldera haurrak eta gurasoak plazan elkartuko dira eta Artze aldera abiatuko dira hangoekin elkartzeko. Gero Artze auzotik hasiko dira herriari itzulia ematen. Haur nahiz helduak mozorroturik joanen dira.

20:00ak aldera haur eta gurasoen afaria Herriko Ostatuko terrazan. Ondoren eskean ibili diren gazteek pintxo batzuk jango dituzte Iratxon eta gorputzak iraun arte luzatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun