Malerrekako eskuz binakako XVI. pilota txapelketako kategoria ttikietako bigarren jardunaldia jokatu dute igandean

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 22a, 08:56

Donezteben jubenil mailako partida guztiak bertan behera gelditu ziren hezetasunagatik eta Sunbillan ere, kadete mailako bi partida bakarrik jokatu ahal izan dituzten, arrazoi beragatik

Zazpi kategoriatan banatutako 188 bikote hasi dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamaseigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 24an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Urtarrilaren 21ean jubenil, kadete, infantil, alebin eta benjamin mailako bigarren jardunaldia jokatu dute. Jubenil mailan Donezteben jokatu beharreko partida guztiak bertan behera gelditu ziren hezetasunagatik eta Sunbillan kadete mailako bi partida bakarrik jokatu ahal izan zituzten. Eratsunen infantilak, Iruritan alebinak eta Legasan benjaminak normaltasunez aritu ziren.

 

Donezteben jubenilak, hezetasunagatik suspenditu ziren partidak.

Sunbillan kadeteak bi partida jokatu zituzten. Bertzeak hezetasunarengatik suspendituak.

 

Sunbillan kadeteak

Apaolasa eta Lasa (Hernani), 12 - Aranburu eta Elgarresta (Oiarpe), 18

Aristi eta Alkantara (Gure Txeru), 8 - Olaizola eta Alonso (Zestoa), 18

 

Eratsunen infantilak

Labaka eta Odriozola (Ilunpe), 1 - Amiano eta Orbegozo (Añorga), 18

Ibarloza eta  Pascual (Markina), 18 - Salaberria eta Garaño (Erreka), 2

Lacalle eta Otaegi (Txapagain), 18 - Zabaleta eta Aranburu (Oiarpe), 16

Aranburu eta Aranburu (Behar Zana), 18 - Eizagirre eta Sasiain (Zestoa), 7

Leunda eta Izagirre (Urretxu), 18 - Izagirre eta Telletxea (Erreka), 8

Jara eta Etxarri (Hernani), 18 - Ezama eta Egiguren (Ilunpe), 8

Barandiaran eta Telletxea (Zegama), 18 - Iriarte eta Anduaga (Añorga), 8

Barturen eta Bilbao (Kurene), 18 - Huegun eta Larrañaga (Zumaia), 9

 

Iruritan alebinak

Arrillaga II.a eta Uria II.a (Andoain), 13 - Retegi eta Santesteban (Erreka), 18

Kerejeta eta Lizarazu (Eple), 9 - Elizazu eta Artola (Hernani), 18

Altuna eta Insausti (Tolosa), 11 - Erdozia eta Ugartemendia (Aurrera), 18

Olave eta Iruzubieta (Barberito I), 18 - Legarreta eta Elizegi (Umore Ona), 10

Lanzeta eta Segurola (Atzapar), 18 - Juaristi eta Madinagoitia (Aloña Mendi), 17

Oregi eta Bereziartua (Zornotza), 18 - Iturrioz eta Agirre (Intxurre), 4

Ramirez eta Gaminde (Kurene), 18 - Izagirre eta Etxaniz (Elgoibar), 15

Mito eta Etxeberria (Haro), 16 – Arrizabalaga eta Alzelai (Legazpi), 18

 

Legasan benjaminak

Iturralde eta Aldaz (Buruzgain), 11 - Madariaga eta Agesta (Erreka), 18

Landa eta Otaegi (Zegama), 17 - Oñate eta Arteaga (Behar Zana), 18

Altuna eta Elola (Albistur), 15 - Jimenez eta Gimenez (Erreka), 18

Etxaniz eta Plazaola (Urretxu), 13 - Garcia eta Mendigia (Buruzgain), 18

Ulazia eta Aranguren (Ilunpe), 13 - Fagoaga eta Antzizar (Erreka), 18

Doistua eta Zufiria (Lapke), 7 – Zubiria eta Olarra (Aldabide), 18

Artetxe eta Iturralde (Ilunpe), 18 - Sarasola eta Zufiria (Behar Zana), 3

Zearra eta Ruiz (Txukun Lakua), 18 - Ducar eta Razkin (Aldabide), 13

 

Seniorrak asteazkenean

Joan den asteazkenean jokatu behar ziruzten bigarren eta lehen jardunaldiak hezetasunarengatik suspenditu ondotik, elite eta bigarren mailako seniorrak, zuzenbidean, urtarrilaren 24an, asteazkenean arratsaldean ariko dira Doneztebe eta Sunbillako pilotalekuetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun