Elurtea Beintza-Labaienen ere

Arantxa Iturralde 2018ko urt. 9a, 09:22

Elurrak kalteak eragin zituen Beintza-Labaienen, baina baita argazki ederrak ateratzeko aukera eskaini ere. Argazkia: Arantxa Iturralde

Joan den Ilbeltzaren 6ean, errege magoek sekulako elurtea utzi zuten Beintza-Labaienen ere. Aspaldiko urtetan ikusi ez den bezala, goizean inguruak zurituak zeudela esnatu ziren herritarrak. Egun osoan zehar elurra mara-mara atertu gabe aritu zen. Honen ondorioz, arratsaldean, argirik gabe gelditu ziren bi auzoak eta hurrengo arratsarte ez zen argirik itzuli. Aukera paregabea izan zen, elurraren aitzakian, gozatzeko eta argazki politak ateratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun