Hasteko, aizkolari bakoitzak oin bateko enborra, 36 ontzakoa, moztu behar izan zuen. Lehen saio horretan Izkuek moztu zuen, hiru segundo aitzinetik. Ondoren, iraupen proba izan zuten, bakoitzak 45 ontzako bi enbor moztuz. Izkuek 6 minutu eta 44 segundo behar izan zituen eta Ariztegik 7 minutu eta 50 segundo. Beraz, bi lanak kontuan hartuz, Izkuek 8 minutu eta 47 segundo behar izan zituen guztiak burutzeko eta Ariztegik 9 minutu eta 56 segundo.