Malerrekako eskuz binakako XVI. pilota txapelketa urtarrilaren 10ean abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 8a, 12:33
Errekako Iker Salaberria goizuetarra sakea egiten joan den urteko elite senior mailako finalean. Aurten Mariezkurrena II.a izanen du bikote.

Asteazkenean senior elite mailako lehen jardunaldia jokatuko da eta bertze kategorietan igandean hasiko dira

Zazpi kategoriatan banatutako 188 bikote hasiko dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamaseigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 24an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Hasten lehenbizikoak senior elite mailakoak izanen dira (16 bikote), urtarrilaren 10ean jokatuko baitituzte final zortzirenetako kanporaketak Sunbillan eta Donezteben. 

 

Donezteben, asteazken arratsaldeko 6:30ean hasita senior elite mailako honako partida hauek jokatuko dituzte:

Zubiria eta Altuna (Zazpiturri) – Tainta eta Aldave (Erreka)

Otxandorena eta Landiribar (Buruzgain) – Quina eta Arratibel (Lapke)

Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka) – Urkizu eta Lizeaga (Hernani)

Adonis eta Aranguren I (Zazpiturri) – Iriarte eta Sarasa (Buruzgain)

Sunbillan ere asteazken arratsaldeko 6:30ean hasiko dira:

Exposito eta Aranguren II (Pagazpe) – Espinal (Huarte) eta Tabar (Erreka)

Salaberria eta Mariezkurrena II (Erreka) – Aizpuru eta Bikuña (Zazpiturri)

Barandiaran eta Santxez (Astigarraga) – Elizalde (Erreka) eta Eskudero (Ardoi)

Barbarejo eta Mina (Paz de Ziganda) – Urbieta eta Urruzola (Atzapar)

 

Urtarrilaren 14an kategoria ttikietakoak eta 17an bigarren mailako seniorrak

Adin ttikiagoko gehienak urtarrilaren 14n, igande honetan hasiko dira: Jubenilak Donezteben, kadeteak Sunbillan, infantilak Eratsunen, alebinak Iruritan eta benjaminak Legasan. Denetan 32na bikote ariko dira lehian.

Bigarren mailako seniorrak, berriz, urtarrilaren 17an, heldu den asteazkenean hasiko dira Sunbillako frontoian. Kategoria honetan hamabi bikote izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun