Malerrekako frontenis txapelketa antolatu du Aunitz Eskuetan taldeak

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 4a, 08:00

Ilbeltzaren 19a bitarte eman daiteke izena

Malerrekako Gure Esku Dago ekimenaren baitan sortutako Aunitz Eskuetan taldeak Malerrekako frontenis txapelketa antolatu du, emakumeen eta gizonezkoen kategorietan. Izen emateko epea zabalik dago urtarrilaren 19ra bitarte, Doneztebeko Titin eta Elgorriagako Ostatuan. 

Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du eta partidak urtarrilaren 27tik aitzinera jokatuko dituzte, asteburuetan. Sari bikainak izanen direla ere jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun