Denboraldi bukaera ospatu dute Sunbillako Ariztigain kanpinean

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 29a, 13:43

Ines Obregozo eta Pattere Galtzagorri nagusitu ziren mus txapelketan 

Sunbillako Ariztigain kanpineko denboraldi bukaerako besta egin zuten abenduaren 9an. Eguraldiak ez zuen sobera lagundu , hala ere haurrek beraien jokuak egiteko aukera izan zuten kanpinak duen ludotekan. Txokolatada goxoa ere dastatu zuten, baita txokolatinaz betetako boltsa eder bat ere opari eman zieten. 

 

Mus txapelketa ere jokatu zuten eta ondorengoa izan zen sailkapena: Irabazleak Ines Obregozo eta Pattere Galtzagorri; bigarrenak Jose Migel Galain eta Joxe Mari Arretxea, hirugarrenak Meliton Irazoki eta Frantxisku Arretxea eta laugarrenak Eloy Gartzia eta David Mitxeo.

Bingoan aritzeko ere tartea izan zen. Bi txanda egin ziren eta irabazleak ondorengoak izan ziren. Lehen txandan, lerroa Julen Juankorenak egin zuen eta bingoa, berriz, Eneko Herrerak. Bigarren txandan berriz, lerroa Edurne Goñik eta bingoa bik egin zuten, Joseba Gartzia eta Josu Eletak. Zorionak.

Ondoren afari eder batekin eta Endara DJarekin akitu zuten denboraldi bukaerako eguna. Orain oporretan daude urtarrilak 9a bitarte. Urtarrilaren 10ean berriz egunerokotasunera bueltatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun