Fidel Agesta omenduko dute Donezteben abenduaren 30eko emanaldien artean

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 29a, 12:44

Fidel Agesta argazkilaria omenduko dute larunbatean Donezteben.

Errege Kabalgatari buruz dokumentala eskainiko dute larunbat arratsaldeko 5etan eta 7:30ean zineman eta bi saioen artean omenduko dute Doneztebeko argazkilaria 

Doneztebeko Errege Kabalgataren historia laburtzen duen ‘Ilusioa’ dokumentala pantailaratuko dute abenduaren 30ean. Bi emanaldia izanen dira zinema aretoan, larunbatean 17:00etan lehenbizikoa eta 19:30ean bigarrena. Sarrera doan izanen da, baina txartelak Titi ostatuan hartu behar dira. Lehenbiziko emanaldikoak agortu dira. Bi emanaldien artean, omenaldia eskainiko zaio Fidel Agesta argazkilariari.

 

Erakusketa urtarrilaren 4tik 7ra Herrigunean

Hain zuzen, Fidel Agesta argazkilariaren lanen erakusketa eginen da Herrigunean (Herriko Ostatuan), urtarrilaren 4an eta 5ean 18:00etatik 20:00etara eta urtarrilaren 6 eta 7an, 11:30etik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun