Duela bi urte hasi zen lanean Tracasa, herri ttikiei zuzendutako proiektu-piloto batean. Zubietako udal langileen laguntza ere izan dute argazkiak ateratzeko.
Iaz seinalizazio lanak egin zituzten eta bide-seinaleak jarri pista hasieratan, bidegurutzeetan eta baserriean. Orain, biorrikoa egiteko asmoa dute, aitzineko aldean planoa eta baserri bakoitzaren koordenadak ageri dituela eta gibeleko aldean, baserrien argazkiak eta QR-ak. Herri sarreran ere, Pablo Feok landu duen metroko planoa jarriko dute. Gisa honetara, bide horiek erabili behar dituzten garraiolari, osasun zerbitzu, suhiltzaile edo postariek errazago izanen dute baserriak topatzea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!