Xanti Utergarentzat hirugarren txapela izan da (bigarrena segidan) eta 44 urterekin koadroko erremontelari beteranoena den Joxe Etxeberriak bigarrena lortu du, 2010an lortu zuenaren ondotik. Endikak ezin izan zuen hirugarren txapela segidan jantzi eta Ezkurra gazteak, bere hirugarren finala ere galdu egin zuen. Xanti Uterga izendatu zuten finaleko jokalari onena (18 tanto bukatu zituen) eta txapelletako aurrelari onena. Txapelketako atzelari onena, berriz, Barrenetxea IV.a izendatu dute.
Finaleko azken markagailuak erakusten duena baino gogorragoa izan zen partida. Ezkurra II.a eta Endika hasi ziren agintzen (5-3), baina inork ez zuen alde nabarmenik lortu. Zortzinako berdinketaren ondotik, 11-12 eta 14-17 aitzinetik izan ziren urdinak, Uterga eta Etxeberria III.a. Baina berriz ere 18na berdindu eta aitzinetik jarri ziren 23-18. Partidaren erditsuan, 9-1ko partzialarekin 27-22 ere jarri ziren aitzinetik gorriak, baina urdinek 7-0ko partzialarekin erantzun zieten (27-31). 31-34ra hurbildu ziren urdinak, baina 1-5eko bertze partzialarekin 32-39 aitzinetik jarri ziren urdinak eta azken tantoa bere alde egin zuten.