Txapelketako partiden aitzinetik, Doneztebeko erremonte eskolako bi bikoteren arteko partida jokatuko da: Maylin eta Saldias, Jabalera eta Mindegiaren kontra.
Ondotik, lehen finalaurrekoan Xanti Uterga eta Barrenetxea IV.a izanen dira aurrez aurre eta bigarrenean, Urriza eta Josetxo Ezkurra II.a.
Ez da erraza izanen, baina ea binakakoan bezala, buruz buru ere Doneztebeko pilotarien arteko finala ikusterik baden.