Xanti Uterga doneztebarrak aipatu duenez, «beraienak baino idorragoak dira gureak». Beteranoena den Joxe Jabier Etxeberria doneztebarrarentzat hirugarren finalak da, «baina inork ez nau ilusioan irabaziko». Azkena 2010ean irabazi zuen Urrizarekin. Uterga hirugarren txapelaren bila aterako da, 2014an Ionekin eta iaz Endikarekin jantzi baitzuen.
Josetxo Ezkurra II.ak jakinarazi duenez, «hiru klaseko pilotak aukeratu ditugu eta bi nahiko biziak dira». Ezkurra gaztearentzat hirugarren finala da azken lau urteetan, baina oraindik ez du irabazi. Hori lortzeko laguntzaile ona izane dezake gibelean, Endikak azken bi urteetan irabazi baitu Ezkurra eta Utergarekin.
Pilota aukeraketan nabari da gorriz ariko diren Ezkurra II.ak eta Endikak erritmoa jarri nahi diotela finalari eta Utergak eta Etxeberriak partida landuagoa nahi dutela. Lehen aldiz, Malerrekako lau erremontelari izanen dira finalean. Nafarroako lau erremontelari finalean izan ziren azken urtea 2008a izan zen. Orduan, Urrizak eta Julen San Miguel doneztebarrak irabazi zieten Koteto Ezkurra doneztebarra eta Gaztelu leitzarrari.