Lehia gogorra izan zen, 60 kilotik beheitiko partaideen artean, 67 lehiakide izateaz gain, kadete mailan txapelketan parte hartzen zuen lehenengo aldia baitzen. Zailtasunak zailtasun, ederki borrokatu zen doneztebar gaztea. Iruñean eta Donezteben buru belarri entrenatzen dabil aurtengoan, eta landatutakoaren uzta jasotzen hasia da dagoeneko.