NUR eta Herensugearen Tenplua filma ikusgai abenduaren 26an, Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 23a, 10:11

Juanba Berasategiren NUR eta Herensugearen tenplua izanen da ikusgai

16:30ean eskainiko dute, zineman

Abenduaren 26an, asteartean, NUR eta Herensugearen Tenplua filma izanen da ikusgai, 16:30ean, zineman. Sarrera euro bat ordainduko da eta ikusleei elkarbizitza arauak betetzea eskatzen zaie, bete ezean kanporatuak izan daitezkeela gogoraraziz.

 

Honakoa da filmaren laburpena: Nur eta gurasoak Larrabetzutik Txinara joan dira bizitzera. Txinan hainbat lagun egin ditu. Lagun horiekin urtebetetze besta bat ospatuko dute, parke handi batean. Bestan bete-betean murgilduta daudenean, kuadrillako lagun bat falta dela ohartuko dira. Ondorioz, Nur eta lagunak haren bila abiatuko dira. Bidean, ordea, labirinto batean sartu eta norabidea galduko dute, bertatik ateratzeko buruhauste ugari gainditu beharko dituztelarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun