Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du abenduaren 23an, Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abe. 19a, 07:49
Olatz Zugasti abeslari eta harpa jotzaile hernaniarra

Doneztebeko zineman izanen da hitzordua, 19:00etan

Larunbatean, abenduaren 23an, Olatz Zugastiren musikaz, bertatik bertara, gozatzeko aukera izanen dute Doneztebeko zineman. Arratsaldeko 7etan eskainiko du saioa hernaniarrak.

 

 

Olatz Zugasti abeslari eta harpa jotzaile hernaniarra da, 1965ean sortua. Benito Lertxundiren disko guztietan parte hartzeaz gainera, 1981az geroztik, kantuak ere konposatu ditu, eta haren zuzeneko taldeko kidea da. Bakarlari gisa. musika zelta eta euskal herri kantuetan aritu da, hainbat diskotan. Orioko Herri Ikastolako haurren abesbatzako zuzendaria ere bada, eta urteak daramatza herri musikari buruzko Kantaita saioa aurkezten Euskadi Irratian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun