Aldaketarekin, «Doneztebeko merkatari elkartea izanagatik, Malerreka, osotasunean, aintzat hartzen dugula jakinarazi nahi izan dugu. Gure bezero gehienak Malerrekakoak dira». Horretarako «orain arteko logoaren azpian zegoen 'doneztebarrak' hitza 'Doneztebeko' hitzarekin ordezkatu dugu, dendak Donezteben kokatuagatik, bezero gehienak eremu zabalagokoak direlako».
Bide batez, Eguberritako erosketa txartelak ere zozketatu dituzte. Lehendabiziko saria, 1.000€koa Eva Elizalde zubietarrarentzat izan da. 800€koa, berriz, Doneztebeko Anabel Saezentzat izan da. Azkenik, Olatz Zugastiren kontzerturako bortz sarrera bikoitzen saridunak ere atera dituzte: Itzar Petrikorena, Manolo Rekarte, Rosi Gortari, Juana Mari Burgete eta Itziar Juanikorenarentzat izan dira.