Memoria baloratiboa eskatu dio udal arkitektuari eta abenduaren 15ean bilera informatiboa deitu du
Zubietako plazari idorra emateko memoria baloratiboa eskatu dio Udalak Patxi Chocarro udal arkitektoari. Herrian idorperik ez dagoela ikusirik, urrian egindako osoko bilkuran akordioa hartu zuten herriko ordezkariek. Abenduaren 15ean, ostirale arratsaldeko 19:00etan udalak bilera informatiborako deia egin du herriko estalpean. Bertan Udalak eta Chocarrok berak memoria aurkeztuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.