Xanti Uterga doneztebarra estatuko erremonte zirkuituko aurrelari onena izendatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 4a, 11:59
Erremontelari saridunak eta sari-emaileak, Iruñeko udaletxean. Argazkia: Joseba Zabalza

Atzelarien artean Barrenetxea IV.a nagusitu da

Euskal Herriko (Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruña eta Baiona) eta espainiar estatuko (Xixon, Zaragoza, Bartzelona, Soria eta Madril) hamar hiriburutan ibilbidea egin ondotik, abenduaren 1ean banatu zituzten Iruñean Erremonte profesionaleko zirkuituko sariak. Aurrelarien artean, Xanti Uterga doneztebarra izan da garaile, Javier Urriza eta Josetxo Ezkurraren aitzinetik, eta atzelarietan Endika Barrenetxea, Ion Etxeberria eta Joxe Etxeberria III.aren aitzinetik.

 

Hiri horietan, minbizia duten haurren eta familien elkarteen alde jokatu dira jaialdiak, 10 jaialdi eta 30 partida denera eta azken partidara arte ez dira irabazleak erabaki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun