Ez da Izaskun Zubialde zubietarrak, Bakarne Atxukarrok eta Axun Egurzak elkarrekin egin dute lehenbiziko liburua, baina bai, orain arteko azkena. Olentzero eta Mari Domingi izena paratu diote, eta haurrei zuzendutako liburua da, Zubialderen arabera, «testu gutxi eta ilustrazio asko dituena». Galtzagorrien laguntzarekin, Olentzero eta Mari Domingi berriz nola elkartu ziren kontatzen duen istorioa bildu dute.
Ipuinaz gain, antzerki gidoia ere sartu dute liburuan, baita abestien letra eta abesti horiei buruzko informazioa duten web orrien helbidea ere.
Guztira 40 orrialde ditu liburuak eta 14 eurotan paratu dute salgai liburu-dendetan.