Donezteben zine saio bikoitza antolatu dute abenduaren 6rako

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 1a, 13:36
Haur eta helduendako zine bikoitza izanen da Donezteben

Erreka Guraso Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzarekin, zine saio bikoitza antolatu du abenduaren 6rako. Sarrera euro bat ordainduko da eta ANA elkartearentzat, Nafarroako Autismoaren Elkartearentzat, izanen da.

16:30ean 'Minions Gru 3' pelikula eskainiko dute, 6 urtetik goitikoentzat. Arratsaldeko 18:30ean, berriz, 'La ciudad el las extrellas', helduendako. Antolatzaileek, bide batez, elkarbizitza arauak ez betetzeak zinetik kanporatua izatea eragin dezakeela gogorarazi dute.

 

'Minions Gru 3'

Gru, Balthazar Bratti alde egiten uzteagatik, lanetik bota dute. Bratt 80ko hamarkadako serie bateko izarra izan zen, pop, arte martzial eta goi mailako teknologiako jostailuetan alorrean. Baina, gaztaroan, gaitasun horiek galdu zituenetik, planeta guztia aztoratzen ibili da. Orain, Gruk bertze arazo batzuei aurre egiten dihardu. Hala, Gruk Dru, anaia, ezagutuko du, ile horia eta luzea izanagatik, bera bezal-bezalakoa den bixki aberatsa. Dru pertsona irekia da, Gru, berriz, umoretsua baina burugogorra. Gruk familiako ohiturei jarraitu edota anaiarekin joatea hautatu beharko du: zer hautatuko ote du?

 

'La ciudad de las extrellas' (La la land)

Mia aktoregaiak zerbitzari gisa lan egiten du. Lana eta aktore izateko casting-ak uztatzen ditu. Sebastian, berriz, jazz pianista da, musikaz bizi dena. Mia eta Sebastianen artean maitasuna piztuagatik, beren ibilbide artistikoetan maila gorena lortzeko handinahikerriak banatzeko arriskua sorrarazten du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun