Denboraldi bukaerako besta izanen dute Ariztigain Kanpinean abenduaren 9an

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 1a, 12:00
Guztiendako ekitaldiak izanen dituzte denboraldi bukaerako bestan

Ariztigain Kanpinaren denboraldia borobiltzeko, ekitaldiz betetako arratsaldea antolatu dute. Abenduaren 9an, larunbatean izanen dute hitzordua. Afarira apuntatzeko epea abenduaren 5ean, asteartean, itxiko da eta 948 450540 telefonora deituz egin daiteke.

Arratsaldeko 16:00etan haurrendako jokoekin hasiko dituzte ekitaldiak. 17:00etan, mus txapelketa jokatuko dute. Ondotik, bingoan aritzeko aukera izanen dute. Eta azkenik, 21:00etako denboraldi bukaerako afariarekin borobilduko dute eguna. Afalondoan dantzan eta kantuan aritzeko aukera izanen da, Endara DJaren eskutik.

 

Afaltzeko honako menua izanen dute: ahate moussa pasazko ogitxoekin, otarraintxo entsalada epela, txanpinoi eta hirugihar risotoa, entrekota eta Sunbillako kanutilloak izanen dituzte. Nahi duenak apuntatzeko abenduaren 5era arteko epea izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun